Lege Oharra
Informazio eta Merkataritza Elektroniko Elkartearen Zerbitzuetarako uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizugu ZENBAKIZ helbidearen jabea zerak direla, batetik iametza interaktiboa, S.L. (I.F.K.: B20963302), Zirkuitu Ibilbidea, 2, 1. Pabiloia, 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa), Telefonoa: 943376716, helbide elektronikoa: info@iametza.com eta bestetik, Tirikitrauki Musika Denda- Juan Jose Manterola Aizpurua-(NA 35771107N), Oria etorbidea 10, 303 lokala, 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa), Telefonoa 943372817, helbide elektronikoa tirikitrauki@tirikitrauki.com
1. Baldintza orokorrak
ZENBAKIZ webgunea iametza interaktiboa, S.L.-ren (hemendik aurrera “iametza interaktiboa”) eta Tirikitraukiren jabetza da. Erabiltzailea webgune honetara bere borondatez sartzen da. Webgune hau erabiltzeak bertan jasotako zehaztapenak eta baldintzak ezagutzea eta onartzea dakar. Erabiltzaileek debekatuta dute beste erabiltzaileak nahasarazi ditzakeen eduki oker edota gezurrezkoa sartu eta komunikatzea. Jabeak bere webgunean argitaratzen diren edukietan okerrik ez azaltzen saiatzen dira eta webgune honetako edukiak, informazioak eta abarrak aldatu eta zabaltzeko eskubidea dute, eta edozein unetan eta abisatu beharrik gabe egin ahal izango dute. Webgune honetan sartzea eta bertan dagoen informazioa nola kudeatzen den, erabiltzailearen erantzukizuna izango da soil-soilik. Jabeek ez dute bermatzen webak eta zerbitzariak birusik ez izatea, eta ez dute bere gain hartzen webgunean sartzeagatik edota webgunean sartzea ezinezkoa izateagatik egon daitezkeen kalteen gaineko erantzukizuna. Jabeek webgunean agertzen diren zehaztapenak eta baldintzak alda ditzakete, eta, beraz, zehaztapenak eta baldintzak sarri begiratzea aholkatzen dute, aldaketak egon daitezkeelako. Jabeek nahi dute webgune honek ahalik eta modurik eraginkorrenean funtzionatzea eta bere helburua behar bezala betetzea. Horregatik egiten dituzte webgunearen mantentze lanak, beharrezkotzat jotzen diren bitartekoak jarriz, baina ez dute bere gain hartzen web unearen funtzionamenduan egon daitezkeen disfuntzioen edo akatsen erantzukizunik.
2. Jabetza Intelektuala
Webgune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, jabeenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten. ZENBAKIZ webgunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, jabeek bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dietenik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen diotenik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, jabeen jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu. Erabiltzaileak webgune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Webguneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.
3. Aldaketak
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin jabeek noizbait egokitzat jotzen badute; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrerajabeek eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko dituzte, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.
4. Jurisdikzioa
Jabeen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, iametza interaktiboa eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.
5. Datu pertsonalen babesa
5.1. Atarikoa
Abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa eta bere arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune honetan ematen dituzten datuak iametza interaktiboaren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, zuekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Zure datu pertsonalak, bestalde, isilpean erabiliko dira. Izan ere, iametza interaktiboak Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu eta izena emana baitauka Datuen Babeserako Agentziaren Erregistro orokorrean. Iametza interaktiboak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Jabeek, hain zuzen, datuen babeserako autonomiako, estatuko eta Europako erakundeek emandako aholku, berrikuntza eta gidalerroak erabiltzen dituzte
5.2. Datu pertsonalak biltzea
Jabeek ez diote erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere webgunean sartzeko; alabaina, bada gune pribatu bat, eta bertan sartzeko, ezinbestekoa da erabiltzailea aurretik erregistratzea. Era askean eta borondatez erregistratu daiteke web gune pribatuan. Jabeek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez dute eskatuko. Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta webgunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.
5.3. Jakinarazpenak hirugarrenei
Erabiltzaileak baimena ematen die jabeei bere datuak iametza interaktiboa partaide den Enpresa Taldearen beste enpresei komunikatuak izateko, beti ere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz.
5.4. Interesdunen eskubideak
Jabeek erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela datuetara sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta datuei aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio iametza interaktiboari helbide honetara: Zirkuitu Ibilbidea, 2, 1. Pabiloia, 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) - helbide elektronikoa: info@iametza.com Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
5.5. Segurtasun-neurriak
iametza interaktiboak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela iametza interaktiboaren erantzukizunpekoak.
5.6. Trafiko-datuak eta Cookieak
ZENBAKIZ webguneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, IP helbideak erregistratzen ditu. Era horretan, gerora, datuak estatistikoki prozesatu ahal izango dira, adibidez, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko. Aipatutako helburua lortzeko, webgune hau Google Analytics-ekin ere neurtzen eta aztertzen ari da. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak erabili ahal izango ditu, ZENBAKIZ webguneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko. ZENBAKIZ guneak ez du cookies izeneko fitxategiak erabiltzen.
5.7. Indarraldia
Jabeek beretzat gordetzen dute bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Jabeek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko dute, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, jabeek gomendatzen dizute aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.